Historia

1974ean, Espainiak bere kolonia zen Mendebaldeko Saharako biztanleei autodeterminazio erreferenduma egingo zuela adierazi zien. Baina hitz hauen ondotik Espainiak hiruko hitzarmena sinatu zuen Maroko eta Mauritaniarekin.

 

Marokok martxa berdea deiturikoa bidali zuen eta saharar biztanleria fosforoz eta napalez erasotu ondoren sahararrak ihesik atera behar izan zuten. Honek 16 urte iraun zuen gerratea sortzeaz gain, saharar biztanleriaren zatitzea eragin zuen.

 

 

Alde batetik ihesik atera zirenak, hauek Argeliak utzitako desertu zatian errefuxiatu eremuak sortu zituztelarik, eta bestetik ihesik atera ahal ezin izan zutenak, gaur egun Marokoren monarkiapean bizi direnak.

 

1988an Fronte POLISARIOaren eta Marokoren arteko negoziazioak hasi ziren Nazio Batuak eta Afrika Batuaren taldeek neurturik. Honetatik Bakerako Plana atera zen, plan honetan 1992ko lehen hilabeteetan ospatuko litzatekeen erreferenduma proposatu zen.

 

Marokok arazo handiak jarri zituen planean zehaztutako pausoak aurrera eramateko.

 

Kofi Anan Nazio Batuen idazkari izendatu zutenean, Houstoneko Hitzarmena sinatu zen. Bertan bozkatzaileen zentzua garatu zen, errefuxiatuen itzulera, saharar eta marokoar tropen su etena, gerra presoen trukaketa eta askatzea eta jarrera kodigoen sorrera nola hitzartu zitekeen adostu zen.

 

Ban Ki. Moon Nazio Batuen idazkari jarri zutenean, honek Van Walsum izendatu zuen Maroko eta Fronte POLISARIOaren arteko elkarrizketa ordezkari gisa. Ordutik, inongo ondorioetara iristen ez diren elkarrizketak burutzen dira.

 

 

2012an Europako Nazioak ez zuen arrantza hitzarmena bersinatu.

Urte guzti hauetan, hitzarmen hauen ondorioz, mundu osoko arrantzaleek sahararren uretan askatasun guztiz arrantzatu dute euren baimenik gabe. Horrela bada, euren benetako jabeek ez dute inongo irabazirik lortu.

Bestetik, Marokoko erregimenak Estatu Batuen laguntza militarra jaso nahi badu, Mendebaldeko Saharan giza-eskubideak errespetatzen dituela ziurtatu beharko dio honi.

 

Bi ekintza hauek, egunero euren lurraldean aske bizi ahal izateko lanean aritzen den saharar herriarentzat eta bere egoerarentzat oso garrantzitsuak izan dira.

 

2012ko azaroan Christoffer Ross Nazio Batuetako ordezkariak saharar gaian erlazioa duen herrialdeetan izan zen; Mendebaldeko Saharan, Marokon, Mauritanian, Arjelian, Frantzian eta Espainiatik pasaz.

Egindako bilera guztien ondorio txosten bat gauzatu zuen. Txosten hau, azken hilabeteetan Mendebaldeko Sahara bisitatu duten beste zenbait elkarte, ONG, politikari, ordezkari… osaturiko txostenei txertatzen zaie.

 

Guztietan Mendebaldeko Saharan giza-eskubideen errespetu falta azaltzen eta azaleratzen da. Egunero torturak, atxiloketak, jipoiak, zibilei zuzenduriko epaiketa militarrak, oinarrizko bizi-baldintzak lortzeko ezintasuna, sahararrek egunerokotasunari eusteko zailtasuna… behin eta berriz errepikatu diren azalpenak dira.

Horrela bada, saharar herriarekin elkartasuna duen banako bakoitzak saharar herritarren ondoan egon behar dugu. Bakoitzaren arloan lagunduz eta elkartasuna eskainiz.