Errefuxiatu kanpamentuak

Errefuxiatu kanpamentuak argeliako desertuaren mendebaldeko zatian daude kokatuak, Argelia eta RASDen arteko mugetatik gertu. 5 barrutietan (wilayak) daude zatiturik: Aaiun, Smara, Dahla, Auserd eta Bojador. Hauetaz gain zonalde administratiboa dago Rabouni.

 

Eremu bakoitza 6 edo 7 herritan (dairak) daude banaturik, herri bakoitza 4 auzotan.

 

Kanpamentuetako antolamendua emakumeen esku dago. Gizonen gehiengoa ez da kanpamentuetan bizi, ejerzituan baitaude. Mendebaldeko Saharako gizonak, emakumeak eta haurrak bertan bizi izan dira 30 urte baino gehiago munduko eskualde ezatseginenetarikoan.

 

Eskualde honetara iritsi zirenean, udako tenperatuta itzaletan 50 gradu baino altuagoa den eta neguan hotzak izozten duen honetara, hondarra besterik ez zuten aurkitu. Soilik antolatutako egitura sendoari eta elkartasun sentimendu handiei esker, herri honen ezaugarri direnak, izan ziren gai gizarte antolatu bat eraikitzeko desertu honetan.

 

20 urte inguru dituzten ia guztiak jaio dira kanpamentu hauetan. Ez dute aukera handirik izan eta ez dute baliatzeko ezer izan. Hasteko, heriotza tasa oso altua izan da, haurrena batez ere. Baina higienean aurrerakuntza sendo bati esker, herri sahararra epidemiei aurre egiteko eta haurren heriotza tasa altua kontrolatzeko gai izan da. Haurren elikaduran hartutako politikaren ondorioz, ez dira malnutrizio kasu gehiago egon. Osasun taldeak, garrantzi handia eman dio prebentzioari, baina tratamentuak ere garrantzi handi aizan du. Errefuxiatu eremuetan emakumeak enfermeritza laguntzaile izateko prestatuak izan dira herrietako anbulategietan lagundu ahal izateko eta errefuxiatu eremuetatik at ikasle talde zabala enfermeritza eta mediku ikasketak egiten dihardu.

 

Osasun Ministerioak aurrerakuntzak egiten jarraitzen du. Orain dela gutxi nazio mailako ospitale bat zabaldu da.Eraikuntzaren barnean, operazioak egiteko gelak daude eta fisikoak edo psikologikoak diren tratamenduak egiteko posibilitatea dago.

Marokok Sahara indarrez hartu zuenean, sahararren artean zegoen analfabetismoa % 95ekoa zen, hau espainiar gobernuaren kolonizazioaren herentzia gisa gorde zutelarik. 20 urte baino gehiago, euren lurretik at, datu honi buelta eman diote, irakurtzen eta idazten dakitenak % 90a direlarik. Herri bakoitzean (daira), haurreskolak daude eta probintzia (wilaya) bakoitzean lehen mailako eskolak. Bigarren hezkuntzarako barnetegiak eraiki dituztelarik.

 

Ikasle talde bat Argeliako unibertsitatera joaten dira. Eta beste zenbait lurraldek ere goi mailako hezkuntza eskaintzen die. Hezkuntza Ministeriaren helburu nagusiena errefuxiatu gunean ahalik eta hobekuntza handienak izatea da, honek independentzia lortzean izango diren herriaren eraikuntzan lagunduko dutela sinisten dutelako.

 

Esfortzu handia egin da analfabetismoaren desagertzearen alde. Heldu guztiek dute irakurtzen eta idazten ikasteko aukera. Maila altuko kurtsoak dira. Guzti honetan Emakume Saharauien Batasun Nazionala beharrezkoa delarik, bera baita ikas kanpaina hauen garrantziaz herritarrak informatuko duena. Emakumeak herriaren garapenean lagundu nahi badute, emakume gaituak duten aukeretan oinarritzen direlarik. Emakumeentzako eskoal ezberdinak eraikiz iren, lehena “27 de febrero” izan zelarik.

 

Urtero 300 emakume izan ohi dira, euren familiarekin batera “27 de febrero”ra bizitzera joaten direnak, bertan ikastera joan ahal izateko. Irailean hasi eta 10 hilabetez luzatuko den kurtso bat egiten dute: kudeaketa, irakaskuntza, osasun zaintza edo ehuna.

 

Euren seme alabentzat haurreskola eta lehen hezkuntzako proiektuak daude. Gainera osasuna bermatzeko aukera ematen zaie eta eskolan bertan sukaldatzeko aukera. Olof Palme eskola probintzia batean emakumeentzako eraikitako lehen eskola da, hurrengo urteari begira beste eskola bat eraikin ahi dutelarik.

 

Berria den zerbait, Kultura Ministeritzari eman zaion garrantzia da.

Herri saharauiak abestiak, ahozko istorioak,  marrazkiak eta margolanak ditu euren ohituren eta historiaren kontagarri. Gerrateak eta errefuxiatu eremuen sorrerak, ziklo honetan hutsune bat sortu dute. “Hiltzen den heldu bakoitzeko liburutegi erraldoi bat desagertzen da”Kultura Ministeritzak arlo honetan interesa duen gazte orori, aukera ezberdinak eman nahi dizkio. Herri saharauiak independentzia lortu ostean bere ohituretatik eta kulturatik eratorritako elementuak erabiliz garatzeko gai izan beharko luke.

 

Ez ohiko egunerokotasun horretan, guztia normala balitz bezala irudikatzeko sistema bat jarri da martxan. Antolakuntza guztia desertuan denbora luzez baino motzerako sortu aizan da. Eta esperantza guztiak laster etorriko den askatasunera begira daude.

 

(de "Western Sahara", publ. por OXFAM Bélgica y Comité belga de ayuda al Pueblo Saharaui, 1995)


Kanpamentuak: wilayak (barrutiak) eta dairak (herriak)

  • AUSERD: Tichla, Agúenit, Güera, Bir Ganduz, Miyec eta Zug.
  • AAIÚN: Dchera, Bucraa, Güelta, Amgala, Daora eta Hagunía.
  • SMARA: Farsia, Mahbes, Bir Lehlu, Tifariti, Hausa, Echederia eta Mheriz.
  • DAJLA: Argub, Umdraiga, Ain Beida, Tiniguir, Glaibat-Elfula, Yrefia eta Bir Enzaran.
  • BOJADOR: 27 de febrero, Argub eta  Lemsid