Herri sahararraren eta herri euskaldunaren arteko gertutasuna sortu eta bultzatu.

 

Orokorrean gizarte osoari herri sahararren egoeraz sentsibilizatuta, haurrak euren herriaren enbaxadore egokienak direlako.

 

Gainera, euren egunerokotasunean falta zaizkien guztiekin, bizitzeko modu berri bat deskubritzen eta disfrutatzen dute gure lurraldean. Era berean, harrera pertsonek balore eta sentsazio berriak ezagutzen dituzte, gauza txikiek duten baloreaz jabetuz eta “arazoak” erlatibizatuz.


Proiektuko parte hartzaileen osasun azterketak erraztu eta behar dutenei espezialistetara zuzendu. Osasun azterketak burutu, beharren araberako tratamenduetara zuzenduz. Errefuxiatu kanpamentuetan aurrera eraman ezin diren tratamenduak izan ohi dira. 

 

Saharar haurren eta euskal haurren arteko kultur trukaketa burutu.

 

Haur sahararrek urte osoan zehar duten egoeratik oso ezberdina den errealitate batean bi hilabete igaro dezaten lortu.


Bi hilabeteetan zehar otordu orekatuak burutu, nahiz eta momentu puntualetarako bada ere, beharrezko nutrizio mailak berreskuratzen laguntzeko.