•  Adintxikiaren eskubideak, kultura, erlijioa…  errespetatuz euren etxean abegitu, mantendu, babestu eta zaindu.
  •  Programako arduradunekin elkarrizketa bat mantendu, programaren inguruko informazioa jasoz eta harrera familia egokia den ala ez erabakitzeko asmoz.
  • Elkarteak edo udaletxeak beharrezkotzat jotzen dituen ekintzetara adintxikiarekin joan.
  •  Programaren herriko arduradunen adierazpenak errespetatu eta jarraitu.
  • Harrera ematen den bitartean osasun errebisioak egin eta sortzen diren mediku arazoak konpondu.
  • Adintxikikoarekin sortzen diren arazoez (osasun edo portaera) herriko arduradunei informatu, hauek beharrezko erabakiak har ditzaten.
  • Herriko arduradunek adintxikoarekin behar duten komunikazioa erraztu.
  • Ez hasi, inondik inora ere, inolako adopzio prozesurik.
  • Beharrezko osasun azterketak egin ondoren, horrela nahi duten harrera familiak oporretara joan ahalko dira (espainiar estatuan), herriko arduradunak haurra non izango den informatuz eta bertako telefono kontaktua elaraziz.
  • Derrigorrezkoa izango da, haurra helbideratua dagoen etxean izatea, kanpamentuetara bidaiatzeko datatik bost eguneko epera. Bidaian aldaketarik izango balitz haurra lokalizatua egon dadin.
  • Familiak edozein gauzetarako herriko arduradunarekin kontaktua mantendu ahalko du, horretarako aurretik adieraziko den telefono zenbakia erabili daitekeelarik.
  • Haurraren itzulerarako eman diren oharrak bete beharko ditu, aireportuan edo haurrak jasoko den tokian egon beharreko ordua, bidai boltsaren eta eskuko boltsaren pisua…
  • Adierazitako arauak beteko ez balira, arduradunek adintxikia babesteko helburuz edozein erabaki hartzeko eskubidea izango dute.