Urte ezberdinetan programa honetan parte hartutako harrera familiek honako aholkuak prestatu dituzte, hala ere aholkurik egokiena haur sahararra zure seme edo alaba balitz bezala tratatzea da.

 

  • Haur hauek behar materialak dituzte ez behar afektiboak, guztiek dute saharar errefuxiatu kanpamentuetara itzultzeko gogoa bertan ama, aita, anai-arrebak... utzi baitituzte. Ez kezkatu hara noiz itzuliko diren galdezka hasten badira, oso normala baita.
  • 3 urtetatik joaten dira eskolara, oso soziableak dira nahiz eta haserretzeko pronte handia izan, segituan pasatzen zaie.
  • Lehenengo egunetan ez dute asko jaten, kontutan hartu behar da bertan behin bakarrik jaten dutela egunean eta sabela estututa izaten dutela. Egun batzuk pasa ostean dexente jaten hasiko dira.
  • Ez onartu beraien eskakizun guztiak, ezezkoa onartzen ikasi behar dute.
  • Lehen aldiz etortzen diren haur batzuk, hasieran negar asko egin dezakete, ez kezkatu.
  • Hemen dauden arriskuen berri eman behar zaie, autoak azkarrago ibiltzen direla, semaforoak, eskailerak, igogailuak, entxufeak...
  • Heuren erlijioa errespetatu behar dugu, otoitzak, txerrikiak ez jatea...
  • Normalean guztiek igerian egiten dakitela eta bizikletan ibiltzen dakitela diote, kontuz ibili, ez da egia izaten.
  • Telefono deiak kontrolatu behar zaizkie, baita goxokiak, poltsikoan daramaten dirua... ez dute guk dugun denbora eta diruaren balio ezagutzen eta kontrolatzen.
  • ...