Aspaldian sortu zen programa honen beharra. Bere helburu orokorra bi hilabetez, 10 eta 12 urte bitarteko haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetatik ateratzea da eta bide batez desertuan udako bi hilabete horietan pairatzen den tenperatura altuetatik babestea.

 

Gainera, mediku azterketak gauzatzen zaizkie eta oinarrizko arazoak konpontzeko bidean jarri. Bestalde elikadura gabezien gabezien ondorioz sortutako kalteei aurre egiten zaie. Azkenik, euren herriak pairatzen duen egoera ezagutaraztea ematen dute, bi herrien arteko kultur trukaketa gertatzen delarik familien arteko erlazio estua lortuz kooperazioa bultzatuz.

 

Elkarbizitza hau bi aldeentzat da aberasgarri, haurrek saharar errefuxiatu kanpamentuetatik oso ezberdinak diren gauzak ikasten dituztelako, eta guretzat herri xume honek dituen baloreak, kultura, egoera... ezagutzeko aukera ematen digulako.

 

Urtero bezala, gure helburua iazko urtean gure herrietan egon ziren haur kopuru berari aukera ematea da, horretarako 130 harrera familia berri behar ditugu. Zu, horietako bat zarela uste baduzu, zure uda modu berezi batean bizi nahi baduzu, familia handitu nahi baduzu, esperientzia paregabe honetan parte hartu nahi baduzu.... kontutan hartu, programa honetan nahi duen orok parte hartu dezakeela, soilik denbora librea eta gogoa da izan beharrekoa. 

Jar zaitez gurekin harremanetan, argitu beharrezko kezka guztiak eta programan parte hartzeko prozesuan sartuko zaitugu.

 

Martxoak 31 arte duzu epea!!!