Ohiko galderak

1. Zenbat urteko umeak etortzen dira?

 

10-12 urte bitarteko umeak.

 

 

2. Zein hizkuntzatan hitz egingo dute? Eta guk, zein hizkuntzetan hitz egingo diegu?

 

Haien ama hizkuntza Hasaniera da, eta gaztelania ikasten dute eskoletan 9 urtetatik aurrera. Beraz, lehenegoz etortzen direnean ez dakite gure hizkuntzik. Norberak egin beharreko aukera da zein hizkuntzetan egin haurrari, etxean erabiltzen dugun hizkuntza erabiltzea da naturalena. Erreztasuna dute hizkuntza berriak ikasteko.

 

 

3. Txerrikia jaten ez dutenez, zer merienda dezake?

 

Txerrikia jan ez arren, oso aukera zabala dago: txokolatea, gazta, urdaiazpikoaren ordez paboa adibidez. Fruta ere oso gogokoa dute: naranjak, platanoak, sandia.

 

 

4. Normala al da hainbeste negar egitea umeak?

 

Lehenengo egunetan negarrez hasi ezkero, ez larritu. Normala da umeak negar egitea, bereziki lehenengo urtean. Hemen ez du inor ezagutzen eta ez du bere familia babeserako. Gaiñera kulturalki oso desberdinak gara eta hasieran oso arrotza egingo zaio gure hemengo bizimodua.

 

 

5. Zer dute jateko gustuko?

 

Normalean, ez dute denetarik jateko inongo arazorik. Baina kontuan hartu behar da, kanpamentuetan duten dieta laguntza bidez jasotzen diren oinarrizko elikagaiez osatzen dela. Dieta orekatu bat eskeini behar zaie. Orokorrean gustuko dutena: makarroiak, oilaskoa, patata tortila, fruta, lekaleak... Ez daude hemen sukaldatzen den janari motara ohiturik, denetatik jaten erakutsi behar diegu.

 

 

6. Nola egingo du lo, bakarrik edo seme alabekin?

 

Han denak batera lo egitera ohiturik daude. Gomendagarria da beraz, behintzat lehengo urteetan txikia denez, beste norbaitekin lo egitea eta gure seme alabekin aukera ezinhobea litzateke.

 

 

7. Igerian eta bizikletan ibiltzen ba al dakite?

 

Oso haur ausartak dira eta ez dute arriskurik ikusten. Askotan, lehen aldiz etortzen direnean igerian eta bizikletan ibiltzen badakitela diote. Baina kontuz! Kasu gehienetan gezurra izaten baita eta haien segurtasunerako ezinbestekoa izango da haiekin egotea bai igerilekuan eta baita bizikletan ibiltzerakoan. Igerian eta bizikletan ibiltzen erakutsi beharko diegu.

 

 

8. Zein ekintza egin dezakegu umearekin?

 

Gehien gustatzen zaizkien ekintzak kanpoan egiten direnak dira eta urarekin erlazionaturik daudenak gehien bat. Ez dituzte leku itxiak gogoko, han egun osoan zehar etxetik kanpo jolasean pasatzen dute. Garrantzitsua da ekintzaren bat izatea egiteko, oso aktiboak baitira. Pistina, parkeak... oso gogoko dituzte eta leku oso aproposak dira herrian integratzeko eta herriko beste haurrak ezagutzeko. Beti adi egoteaz gogoratu behar gara, ez baitute arriskurik ikusten eta kasu askotan ez baitakite ez igerian ezta bizikletan ibiltzen ere.

 

 

9. Errefuxiatu kanpamenduekin telefonozko harremana izatea asko kostatzen zaigu, zergaitik?

 

Kobertura arazoak izaten dira errefuxiatu kanpamentuetan. Zenbait lekuetan soilik lortzen dute kobertura eta beraz behin eta berriz saiatuz gero lortuko duzu harremanetan jartzea.

 

 

*edozein galdera/ edo iradokizun egiteko idatzi iezaiguzu gure emailara: oporrakbakean@gmail.com edo galdetu ezazu zure udaletxe edota elkartean.

 

 

 

Gehiago jakiteko:

 

Harrera familientzako aholkuak

Ume sahararrentzako arreta gida (deskarga artxiboa hasierako dokumentuetan)