Oporrak bakean lan taldea 2009. urtean sortu zen Euskadiko Fronte POLISARIOak horrela eskatuta, Oporrak Bakean programa antolatu eta gestionatuz, zonalde bakoitzeko elkarte edota organoen gestiorako.

 

Lan taldea hiru probintzietako pertsona boluntarioez, Euskadiko Fronte POLISARIOko Ordezkariekin eta Euskal Fondoarekin dago osatua.

 

 

 

Lan taldeak aurrera eramaten dituen funtzioak honako hauek dira:

 

  • Saharar Errefuxiatu Kanpamentuetan Oporrak Bakean programa gestionatzen duten arduradunekin  koordinatu.
  • Urteko kronograma antolatu.
  • Euskadiko elkarte edo udaletxeetako arduradunek bidalitako informazioarekin zerrendak eratu eta errebisatu.
  • Saharar Errefuxiatu kanpamentuetako arduradunei zerrendak helarazi.
  • Elkarte edo udaletxeek zerrendetan sartu edo zerrendetatik atera nahi dituzten haurren eskakizunei kasu egin.
  • Beharrezko agiriak osatu eta elkarte edo udaletxe bakoitzari bidali, osatu eta berriro lan taldera berbidaltzeko.
  • Beharrezkotzat jotzen duten elkarte eta udaletxeei beharrezko agiri edo kartela eskaini.
  • Foru Aldundietako Familia Harrera eta Adopzioko atalak, haurren bisadoa ateratzeko beharrezkoa den oniritzi txostena egin dezan, beharrezko eskaera burutu.
  • Gobernu Subdelegaritzan haurren bisatuak eskatzeko beharrezkoa den oniritzi txostena eskatu, Aldundiko oniritzi txostenak eta bildutako agiriak erabiliz.
  • Gobernu Subdelegaritzak emandako oniritzia Saharar Gobernuari bidali, honek haurren talde bisatuaren onarketa eskatu dezan.
  • Haurrak osasun aldetik babestuak egon daitezen, Euskal Osasun Zerbitzuan erregistratu daitezen beharrezko agiriak Osakidetzari bidali. Haur bakoitzaren agiriak elkarte edo udaletxe bakoitzari bidali (osasun txartela).
  • PADIko baimenak burutu (odontogia).
  • Haur bakoitzaren agiri oftamologikoak eskatu.
  • Errespontsabilitate zibileko asegurua kontratatu.
  • Haur bakoitzaren karneta pertsonalizatuak egin
  • Agiri guztiak eginak daudenean, taldetxo bat saharar errefuxiatu kanpamentuetara bidaiatuko du, haurrak banan bana errebisatu eta osaturiko agiri pertsonalizatuak entregatzeko. Gure Erkidegoko Koordinatzailearekin bilera ezberdinak izaten dira, irteerako zehaztapenen inguruan.
  • Gainerako lan taldeko kideek, haurren etorrera antolatzeko eta ondorengo joana antolatzeko beharrezko baimenak eskatu Aena, Aduanako Poliziari eta Iberiari.
  • Beharrezko autobusak eta Loiuko kiroldegia eskatu.
  • Haurrak behar bezala antolatu, elkarte edo udaletxe bakoitzeko arduradunei entregatu ahal izateko.
  • Haurrak Euskadin dauden epe horretan, lan taldeak irteera antolatzeko lanean dihardu eta irteerako zerrendak berrantolatzen ditu. Berriro Loiuko aireportuan beharrezko baimenak eskatzen dira eta elkarte eta udaletxeekin koordinatzen gara irteera ondo antolatzeko.
  • Behin haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetara itzultzen direnean, martxan dagoen urteko baloraketak antolatzen ditugu, gaizki egindako gauzak hobetzeko eta denon artean urtetik urtera programa ahalik eta hobeto funtzionatzeko.

 

Lan taldeak 12 hilabete pasatzen ditu programa gestionatzen, elkarte edo udaletxeetako arduradunekin eta errefuxiatu kanpamentuetako arduradunekin.

 

 

Lan taldeak beharrezko gestioak gauzatzen ditu, ondoren elkarte bakoitzak  egokien ikusten duen moduan programarekin lan egin dezan, lan talde honek EZ DU OZTOPATU NAHI ELKARTE EDO UDALETXE BAKOITZAK (elkartea ez dagoen tokian)  PROGRAMAREKIKO DUEN GESTIOAN.